XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Orduan bi edo hiru salbo seinalatzen diranak dauke baimena berba egiteko.

(Iturria: Homenaje a D. Joaquin Mendizabal Gortazar. San Sebastián, 1956. Biltzailea: A. Donostia. Biltze-lekua: Alkoz [Nafarroa].)

Arri arri mandoko, biar Iruñarako, etzi Tolosarako

- Andik zer ekarriko?

- Saski bete mokordo.

- Aiek norendako?

- Aurren itza ateratzen duenarendako.

(Iturria: EY. Biltzailea: R. M. Azkue. Biltze-lekua: AN.)

Azkenik esan behar dogu kantuok leku batzutan lo-kanta moduan erabiltzen dirala.

Aita Donostiak arean desbardin diran beste bertsino batzuk batu ebazan:

Txangoli mango, aur ori nongo?

- Ona bada guretako, gaiztua bada Malkerringo.

Atsoa etxezari gaixtoa, ardo zuritan edan omen du idipe muserpekoa (eta azkenengo berba hau esakeran gora altzatu umea)

(Iturria: Idazlan Guztiak. Biltzailea: A. Donostia. Biltze-lekua: Baztan.)

Xingulu mangulu, gure aurra nongo?

- Ona bada itxeko, gaiztua bada kanpoko.

Markalaingo zorrua ure bera iyoa, garie bada geldi bedi, maize bada biyua.

(Iturria: Idazlan Guztiak. Biltzailea: A. Donostia. Biltze-lekua: Baztan.)